XIX. mendeko azken hamarkada inguruan, dirudunak turismoa egitera etortzen ziren herrira; izan ere, hemengo uda-giro atsegin eta ederrek ekartzen zituzten gurera eta Kantauri itsasoko - urak hartzeko - bisitatzen gintuzten.
Jauregi eder hau 1902. urtean eraiki zen Abra Badiako talaia baten gainean eta egun Santurtzin egoitza-estiloa duen eraikin bakanetariko bat da, garai haren lekuko aparta dena. |