Meatzeen garapenari esker hirigune garrantzitsu bilakatu zen Trapagaran herria. 1926an, Zugaztietako funikularra inauguratu zen. Horrela, mendiko meatze-arroa eta bailara geografiaren eta soziologiaren aldetik bereizitako bi komunitate lotu nahi izan ziren, bakartzearen arazoari irtenbidea emanez. Santurtzitik Trapagara autobusez edo autoz joan daiteke, eta funikularrean igota edo errepidez Larrainetara heltzen gara. Handik ez oso urrun, El Negro eta Ostion aintzirak ikus daitezke. Horiek inguruko meatzaritzaren ondorioz sortu ziren lan.
Paisaia ikusgarri honetan zehar "Peñas Negras" ingurumen-interpretaziorako zentrora iritsiko gara.
Tel: 94 463 38 097/ 94 636 04 60
Beheranzko bidean, Abanto Zierbena, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dugu:
Tel: 94 636 36 82
www.museominero.net
e-mail: informacion@museominero.net
Muskizera jo dezakegu, Muñatones gaztelu historikoa bisitatzeko. Gaztelu horretatik hurbil daude La Arena hondartza eta El Pobal burdinola. Azken hori XVI. mendeko artisautza-lantegia da, eta burdina-minerala metal bihurtzeko prozesua zehatz-mehatz agertzen du.
Tel: 629 27 15 16
e-mail: info@elpobal.com |