Serantes mendia aparteko leku bat da, Bizkaiko golkoaren eta Abra badiaren gainean dagoen talaia paregabea. Abraren eta Bilboko portuko sarreraren zelatari-postu bikaina dugu.
Horregatik, zaintza eta babeserako eraikin militarrak bertan instalatzeko erabili izan dute.
Gailurreko bidean, Seranteseko gotorlekuaren hondakinak aurkituko ditugu, 1880an eraikita. Defentsa-instalazio hau zaharberritzen ari da aterpe, erakusketa gela eta interpretazio zentroa instalatzeko. Mendi tontorrean "Dorrea", 1968 inguruan kareharriz eginikoa aurkituko dugu.
Beste aldetik, XIX.mendez geroztik, "Cornites" erromeria ospatzen da Pazko astelehen guztietan.
Serantesetik egin ahal diren ibilbideak web horrialde honetan "Liburuxka turistikoak" deskargatu ahal dira.
Horretaz gain, Turismo bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu udaberrian. Informazio hau "EKITALDIAK: ZER EGIN" atarian argitaratzan dugu. |